XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Nahi al duk Etxe Sorgindura joan? -galdetu zion Narraski-Saski andreak.
- Inola ere ez -erantzun zion Percyk. Ez eskerrik asko. Sar zaitez zu. Ni hementxe geldituko naiz haur-kotxearekin. Baina ez ezazu pentsa beldur ematen didanik -erantsi zuen bizkor.
Narraski-Saskitarrak mamu-gurdira igo eta desagertu egin ziren.
Itzuli zirenean Percy aurkitu zuten haur-kotxearen eskutokiari helduta, noriari begira.
-Horixe da -ari zen esaten ahopeka. Horixe da guk behar duguna.
- Zer? -galdetu zion Narraski-Saski jaunak.
- Noria -erantzun zion Percyk. Horrela egin behar genuke haur-kotxea.
- Arrazoi duk! -oihu egin zuen Narraski-Saski andreak. Primeran. Etxera iritsi bezain azkar hasiko nauk lanean.
Percy distiratsu zegoen.
- Ez al nizuen esan nik ere asmatzaile sena nuela? -esan zien harro. Eguberrietako opariak erostera joango naiz orain.
- Noria? Zer demontre esan nahi du Percyk? -galdetu zuen Narraski-Saski jaunak.